Izugarrizko globo hegaldiak

HEGAN EGIN GLOBOAN

Imajina ezazu zure burua airean flotatuz, xaboi-burbuil baten barruan egongo bazinan bezala. Sentsazio irreala eta lasaigarria, beldur edo inpresio indartsurik gabea. Goizeko lehen orduko argi eta soinuetan bildua.

Egin hegan globoan, segurtasun handienarekin eta profesional akreditatuekin. Esperientzia original eta esklusiboa, zure bizitzako ametsa egia bihurtuko duena, edo zure bikotekide, familia edo lagunentzat bilatzen zenuen opari perfektua bilakatuko dena.

Erreserbatu zure hegaldia eta bizi esperientzia!

Ikusi gurekin goiz batean San Ferminetan Iruña gainetik egindako hegaldi baten bideoa.

Ikusi bideoa globoan egindako hegaldi baten prozesu osoa, droneekin grabatua.

HEGALDI AUKERAK

         1- Bidaiarien hegaldi librea urte osoan (Urduña).
8 lagun taldeentzako bidaia da. Gutxiago bazarete, ez kezkatu, guk beteko ditugu plazak.
Jarduera honetako hegaldi-eremua Urduña da eta bertara joango zarete, normalean larunbat, igande eta urte osoko jaiegunetan. Erreserba gutxienez 2 aste lehenago egitea gomendatzen dugu.

         2- Bidaiarien hegaldi librea San Ferminetan (Iruña).
8-10 pertsonako taldeentzat, erabiltzen dugun globoaren arabera. Gutxiago bazarete, ez kezkatu, guk plazak osatzen ditugu.
Hegaldiak goizez egiten dira, uztailaren 7tik 14ra (entzierroko suziriarekin batera, 8:00etarako airean gaude jada), eta asmoa hiria eta zezen-plaza txori bistaz zeharkatzea da.
Topalekua Chaves taberna da (Sancho el Fuerte kalea eta Esquiroz kalearen iskinean). Hortik, heliozko zunda bat jaurti ondoren aireratze gunea ezagutuko dugu eta bertara eramango zaituztegu. Jardueraren amaieran puntu berera itzuliko gara. Gutxienez hilabete bat lehenago erreserbatzea gomendatzen dugu.

         3- Bidaiarien hegaldi librea urte osoan (zure eremuan).
"Zuek aukeratzen duzuen eremuan" ere egin daitezke hegaldiak (kontsultatu aukerak bideragarritasun legalak eta orografikoak aztertzeko). 8 lagunez osatutako taldeentzat bakarrik dago eskuragarri. Astean zeharreko prestasun guztia daukagu. Joan-etorriak ere baloratuko dira, aukeratutako lekuaren arabera. Gutxienez 3 aste lehenago erreserbatzea gomendatzen dugu.

         4- Bi pertsonarentzako VIP hegaldi librea.
Egundoko hegaldi pribatu ederra. Jarduera aurreko aukeretan bezala egiten da. Joan-etorriak ere baloratuko ditugu, aukeratutako lekuaren arabera. Gutxienez 3 aste lehenago erreserbatzea gomendatzen dugu.

         5- Publizitate-hegaldiak (hegaldi librea edo gatibua).
- Hegaldi libreko modua: Mota honetako hegaldiak ekitaldi handietarako zuzenduak daude, eta horietan publizitate-euskarri handia nabarmentzen da. Gainera, konpainiak dituen konpromisoei (langileei, zuzendariari, bezeroei…) hegan egiteko gonbita luzatzen die esperientzia ahaztezin bat biziz.
- Hegaldi gatibu modua (sokekin lotuta, binaka igotzeko eta jaisteko): kirol-ekitaldiak, ikuskizunak, merkataritza-zentroak, erakustazokak... edozein jai- edo gizarte-ekitalditara egokitzen da. Globoa ere erakarpen bihurtzen da publizitate-funtzioarekin batera, jendea igotzera gonbidatzen baitu. Kable edo oztopo gabeko futbol-zelai erdiaren antzeko espazioa behar da. Bestetik, guneko jabearen baimena (udala edo partikularra) ezinbestekoa da.
Publizitatean erabili ohi diren globo-motak hiru dira: pankartekin babestuta, erabat korporatiboa den oihal batekin edo enpresaren logoaren itxura duen oihal batekin.

Globo batetik parapentean egindako jauzi ikusgarrien bideoa ikusi.

Ikusi hegaldi dibertigarri baten bideoa bezero ezin hobeekin.

NOLA OPARITU HEGALDI BAT GLOBOAN

Globoan hegan egitea egun berezi horretarako bilatzen ari zinen opari ezin hobea izan daiteke. Adibidez, urtebetetze baterako, urteurrenetarako, aitaren edo amaren egunerako, San Valentinerako, pizgarri bezala enpresentzat, ezkontza oparietarako, etab.
 
OPARI-TXARTELA, globo hegaldi baten bonua da, data irekia duena eta urtebeteko balioa duena. Globoan hegan egitearen esperientzia oparitzeaz gain, onuradunek hegaldiaren data erabaki dezakete. Gainera mezu batekin pertsonalizatu daiteke eta e-mailez jaso.

Globo hegaldia oparitzea, oso erraza da:

         1. urratsa: Erabaki hegaldi mota.
Aukeratu globo hegaldi mota gure hegaldi eskaintzetatik eta adierazi baita ere behar dituzun plaza kopuruak.

         2. urratsa: Egin eskaera.
Zure eskaera, posta elektronikoaren bidez bidal diezagukezu, gurekin harremanetan jarri Telefonoz / WhatsApp bidez edo gure bulegora etorri (hitzordua haurretik eskatuz). Zure eskaera eta dagokion ordainketa formalizatzeko argibideak emango dizkizugu. Ez ahaztu telefonoa, posta elektronikoa eta 1. urratseko datuak ematea.

         3. urratsa: Jaso eta oparitu
Erosketaren baieztapena jasoko duzu eta zuzenean bidaliko dizugu OPARI-TXARTELA edo zuk adierazten diguzun e-mailera. Gero, onuraduna gurekin jarri beharko da harremanetan bere esperientzia antolatzeko.

Opari berezia

Gozatu esperientzia paregabe honetaz

OHIKO GALDERAK

         Nolakoa da aireratzea eta lurreratzea?
Igoera arina da, oso lasaia, bidaiari asko ez baitira ohartzen hegaldia hasi dela.
Hegaldiaren inguruko argibideak errepasatu ondoren, pilotuak lurra hartzen du. Lurreratzea da munduko hegaldiaren unerik dibertigarri eta zirraragarrienetako bat. Gehienetan, “arrastatuta”, hau da, globoaren saskia okertu eta arrastatu egiten da metro gutxi batzuetan, gelditu arte.

         Zer ordutan ateratzen da?
Normalean, gure hegaldi-eremuetan, 7:00etatik 9:00etara.
Ordurik onenetan haizea “erortzen da”, edo haizeak “lo egiten du”: egunsentian eta ilunabarrean. Eguzkiak atmosfera berotzen duen heinean, eguneko ordu zentraletan, gogaikarriak diren brisak edo termikoak sortzen dira, eta lurreratzera behartzen dute.

         Hegaldiaren iraupena?
1:30 ordu hegaldia eta 3 ordu jarduera osoa, gutxi gorabehera (zenbait faktore naturalen arabera, horiek zehaztuko dute iraupena). Denbora, inoiz ez hobeto esanda, hegan pasatzen da.

         Zer sartzen da prezioan?
Hegaldiaren aurreko briefing-a, globo-bidaia, brindisa cavarekin, landa-bazkaria eta derrigorrezko erantzukizun zibileko asegurua. Gainera, hegaldi globoa egiaztatzen duten diplomak emango zaizkie bidaiari guztiei.

         Nola jantzi behar dut?
Kontuz! Oso goiz geratzen gara bidaiariekin, eta udan ere hotz egin dezake. Baina globoan ez dugu lurrean baino hotz gehiago izango. Arropa egokia, beraz, hegaldiaren egun berean mendian ibiltzeko arropa bera izanen da. Kirol oinetakoak, erosoak eta itxiak. Aholku gisa, esan dezakegu txapel bat ez dagoela sobera globo aerostatikoko erregailuek askatzen duten beroaren ondorioz. Poltsa eta motxila txikiak, behar-beharrezkoa soilik dutenak. Gainerakoa ibilgailuetan utziko dugu.

         Segurua da hegan egitea?
Edozein egunetan, edozein urtarotan, eguraldiak uzten badu. Baita neguan ere, hegan egiteko garairik egokienetako bat.
Jardueraren %100a meteorologiak baldintzatzen du. Inoiz ez da ateratzen eguraldi txarrean, eta pilotua izango da hegaldiaren bideragarritasuna erabakitzen duen azken agintea. Aurreikuspena ona ez bada, aldez aurretik ezeztatuko da, baina prest egon behar da pilotuak telefonoz jakinarazteko. Segurtasuna edozein egoeraren aurretik dago.

         Adin edo osasun murrizketarik ba al dago?
Bidaiari gisa, gomendagarria da globoan hegan egiten duenak bere kabuz ontziaren ertzaren gainetik ikusi ahal izatea. Adin kontua baino gehiago altuera kontua da (1,20 metro). Zazpi urte dituztenetik gehienek altuera horretara iritsi dira jada, eta arazorik gabe hegan egin dezakete.
Haurdun daudenek beren egoeraren berri eman behar dute beti, eta txartelaren baliozkotasuna luzatuko dugu, segurtasun baldintza guztietan erabili ahal izateko. Osteoporosia bezalako gaixotasuna daukatenentzat kontraindikatua dago jarduera mota hau. Edozein zalantza izanez gero, erreserba egin aurretik kontsultatu behar da; bestela, osasun arazorik ez dagoela ulertuko dugu.

         Zein da gehienezko bidaiari kopurua?
Edukiera oihal tamainaren  araberakoa izango da, eta fabrikatzaileak esleituko du.
2, 8 edo 10 bidaiarirentzako puxikak erabiltzen ditugu.
Oihal handiago batentzat logikoa den bezala, edukiera handiagoko saski bat ere erabiltzen da. Espainian gaur egun hegan egiten ari diren globorik handienak 16/18 bidaiarientzako dira, 9.000 m3 inguruko bolumena duten belekin. Fabrikatutako handienak 45.000 m3 ditu eta 50 bidaiarirentzako edukiera.

         Non lurreratuko gara?
Lurreratzeko lekua beti misterioa bada ere, pilotuak beti aukeratuko du laguntza-ibilgailuarentzako eremu irisgarri bat. Pilotuaren eta laguntza-talde osoaren misioa ahalik eta emozio gehien eskaintzea izango da, segurtasun-parametro zorrotzetan, bidaiariari esperientzia paregabea eskaintzeko eta esperientzia hori, abentura ahaztezina izan dadin beharrezko baldintza guztiekin. Puntu horretara etorriko da autoa, atoia eta guzti, eta harekin itzuliko gara hasierako topagunera.

         Kamerak eraman ditzaket?
Ez ahaztu argazki edo bideo kamera ekartzea, beti zure ardurapean. Oroimenerako panoramika ederrak hartu ahal izango dituzu.
Espazioa murritza denez, ekipoak txikiak eta pertsonalak izango dira. Tamaina handiagoko material profesionalarekin igo nahi izanez gero, aldez aurretik kontsultatu beharko da, gainerako bidaiariei enbarazurik ez egiteko.
360º-ko ikuspegi bikainez gozatuko duzu, baretasuna eta haize leunaren erritmoan flotatuz plazerra ere sentituz. Inoiz bizigabeko esperientzia zirraragarria eta ahaztezina izango da, oroimenean mantenduko duzuna.

         Oparitu dezaket esperientzia hau?
Noski baietz. Globo-hegaldi bat egun berezi horretarako(urtebetetzeetarako, urteurrenerako, aitaren edo amaren egunerako, San Valentin, ezkontza-opari, Eguberrietarako etab) bilatzen ari zinen opari perfektu eta paregabea da.
E-mailez igortzen dizugu hegaldi-txartel bat, data irekia duena, oparitutako pertsonak urtebeteko baliozkotasunarekin hegan egin nahi duen eguna hauta dezan.
Zuk ere aukeratu dezakezu eguna, eta baita beste pertsona ezustean ekarri ere, esperientzia elkarrekin partekatuz.

         Galdera gehiago?
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. Gustura argituko dizkizugu zalantza guztiak.

Erreserbatu zure hegaldia!

RTVEren zuzeneko emanaldi baten bideoa ikusi entzierroan zehar.

Ikusi sagarrez hornitutako hegaldi zoragarri baten bideoa.

BAZENEKIEN...?

San Frantziskoko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, bizi-esperientzietan eta gizarte-jardueretan inbertitutako dirua ondasun materialak erostea baino atseginagoa da. -20minutos.es-

Leonardo da Vincik utzi zigun aipu bikain bat: "Behin hegaldia probatu ondoren, beti ibiliko zara Lurrean, begiak zerura begira dituzula, han egon zarelako eta hara beti itzuli nahi izango duzulako."

Herri jakinduriak dioen bezala, globoan ibiltzea bizitzan egin beharreko gauzetako bat da, zuhaitz bat landatzearekin batera, liburu bat idaztea etab. (Adi, bertsio esberdinak daude entzuten den eremuaren arabera).

Dirudienez, Einsteinek, 1915ean Erlatibitatearen Teoria argitaratu ondoren, zera esan zuen: "Orain globoan muntatzea besterik ez zait geratzen …" (garai hartan oso gutxiren esku zegoen).

1783an Montgolfier anaien lehen esperimentuen ondoren, globoko hegaldiak 1960aren amaieran berpiztu ziren propano-erregailuaren garapenari eta nylonaren erabilpenari esker oihala egiteko.

Historiako lehen aeronautak Jean-Francois Pilâtre de Roziers eta Marqués d´Arlandes izan ziren eta 1783an Parisen hegaldia egin ondoren, ekitaldia xanpainarekin ospatu egin zuten. Gaur egun ere tradizio horri eusten diogu.