
EZKONTZA ORIGINALAK
Disniruñan publiko guztientzako animazioa eskaintzen dugu, ospakizun txikienetatik helduetara. Ideiarik zoroenak eta originalenak, ezkontza ahaztezina izan dadin.
Zuek eta zuen aitabitxiek zeremoniara ustekabean irits zaitezten, segwayak proposatzen dizkizuegu. Gonbidatuak ere ustekabean harrapatu ahal izango dituzue, jatetxera joateko tren turistiko batekin.
Banketearen lekura iritsi ondoren, Disniruñak hainbat jarduera antolatu ahal izango ditu zure ezkontza egunaren festa gogoratuena izan dadin:
KARAOKEA
Orkestra? DJ? Edozein unetan, jar ezazu zure artea eszenatoki gainean. Letrarekin lagunduko zaituzten bi pantaila handi jarriko ditugu. Aukeran, 2.000 abesti baino gehiago: ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz.
OIN ERREFLEXOLOGIA
Oinetako dotore baina ez hain eroso horiek… Zer iruditzen zaizu oin masaje lasaigarri bat, dantzan dena ematen jarraitzeko? Gonbidatuentzako opari ezin hobea. Atseden apur bat… ospakizun ordu askotarako.
ZEZEN MEKANIKOA
Ezkontza-oturuntza ondoren zain izango dute zezen mekaniko profesionala, gonbidatuak txundituz. Ondo pasatzeko edo lehiatzeko. Oztoporik gabeko sarbidea beharko dugu kamionetarako eta 5.000W-eko argindarra.
EZKONTZA BIDAIAK
Egun handia eta gero… denboraldi bat lekurik onenetan atseden hartzera gure lagun Viajes Divertis agentziarekin.
ARKU TIROA
Osatu eguna kanpoko jarduera harrigarri eta parte hartzaileekin. Erakutsi, denen aurrean, zure punteria arku tiroketarekin, edo sortu lehiaketa txiki bat opariekin.
APAR-GOMAZKO KAPELAK
Egin itzazu festarik dibertigarrienak apar-gomazko kapela eta maskarekin. Banatu itzazu gonbidatuen artean. Animaliak, Star Wars, esku erraldoiak, tematizatuak edo pertsonalizatuak ere!
KE BAXUKO MAKINA
Areto erromantikoenerako sarrera, ke hodei handi batekin, zuentzat hain berezia den abesti hori entzuten den bitartean. Parte hartzaileak zoratuak utziko dituzue.
LETRA ERRALDOIAK
Apaindu porexpan, metal, zur edo neonezko letrekin. Tamaina desberdinetakoak, mahai gainean, jardinean edo aretoan jartzeko. Gaueko argazki berezienak, argitutako letren aukerarekin.
PUZGARRIAK EZKONTZETAN
Txikienak entretenituak mantenduko dituen sorpresa dibertigarria. Hainbat gai eta tamaina ditugu, haur kopuruaren eta haien adinaren arabera.
FOOD TRUCK
Jatetxe mugikor baten agerpena zure ezkontzako edozein unetan gerta daiteke. Adibidez, jaiaren ondoren, aperitiboez edo afari informalaz arduratuz. Osagarri bikaina dira zure ezkontza edo festarako.
LASER TAG
Ez zikintzeko pintura bolarik gabeko paintball bat. Babesteko oztopo puzgarriak jartzen ditugu eta prest gaude partidak segurtasun osoz jokatzeko. Armek uneoro esango dituzte geratzen zaizkigun tiro edo bizitzak
MAGIA
Emanaldi osoko Ikuskizun formatuan izan daiteke agertokian. Beste aukera batean, magoa gonbidatuekin nahas daiteke lunchean, eta sortzen diren taldeei magia trikimailu harrigarriak egin diezazkieke.
TXKIENTZAKO LAGUNTZA
Banketean txikiei lagunduko diegu, helduak haietaz arduratu beharrik izan ez dezaten eta guztiek ahalik eta gehien goza dezaten.
DEKORAZIOA PUXIKEKIN
Ehun bat diseinu, kolore, tamaina eta modelo desberdinak existitzen dira. Erabili globoak askatzeko, aretoa, mahaiak edo dantzaldia apaintzeko. Idei bukagabeak!
LUDOTEKA
Animazioa tailerrak, aurpegi margoketa, globoflexia eta joko erraldoiak. Monitore bakoitzeko haurren ratioa 5ekoa da (adin antzekoak). Zenbat eta monitore gehiago egon, adinak orduan eta desberdinagoak izan ahalko dira. Jarduerak pertsonalizatutak eta egokitutak.
PHOTOCALL / FOTOMATOIA
Ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun, fotomatoi gunea muntatzeaz eta jendea gidatzeaz arduratzen gara. Fotomatoia irekia da, kabinarik gabea. Prezioaren barne: argazkiak paperean, hodeian edo USB formatuan deskargatzea, baita ere, logo bat, albuma, argazki euskarria eta atrezzoa.
CONFETTI KANOIA
Konfeti hodei handi bat sortzen du. Aire konprimituko eskuzko kanoi txikiek ez bezala, honek ez du inoiz huts egiten, efektu handiak, ikusgarriak eta iraunkorragoak sortuz. Argi puntu bat beharko da.
ESZENATOKI KAMIOIA
Aukerarik onena ezkontza kanpoaldean denean. Ez duzu orkestra, argiztapena eta soinua banaka kontratatu beharko. Gure kamioi eszenatokietan aparteko guztiak sartzen dira, ikuskizunak merezi duen bezala ikus dezan. Disko mugikorra.
LOOPING BIKES
Nor ausartzen da 360º-ko bira osoak ematera? Ezusteko sorpresa bat gonbidatu eta ezkongaientzat.
APAR FESTA
Ekitaldia modu ganberroenean amaitu gure apar festarekin. Publiko ausart guztientzat egokia. Korronte eta ur hartuneak beharko dira.
GIZA FUTBOLINA
Bilakatu familia eta lagun arteko ospakizun formal bat, kirol-festa atsegin batean. 5 urtetik aurrerako gonbidatu guztiek erabiltzeko abantaila dauka. 16 jokalari aldi berean, 2 taldetan banatuta.
CANDY TABERNA
‘Candy bar’-a indarrez gailentzen da mota guztietako ezkontzetan, gozokiak haurrentzat bakarrik delakoaren ideia alde batera utziz. Halako bat ipini nahi duzue zuen ametsetako egunean? Eztei-dantzaren ikuskizun nagusietako bat izango da. Hitza!
ERAZTUNAK BELATZAREKIN
Hegazti harrapari bat arduratuko da eraztunak aldarera eramateaz. Gonbidatu guztiak txundituta utziko dituen modu originala.
EKITALDI BEREZIEN AURKIBIDEA:
EZKONTZA ORIGINALETAN zaude. Ikus ditzazkezun beste parke berezi batzuk:
- Hiri eta herrietako jaiak
- Kurtso bukaerako eta itzultzeko festak
- Covid free ekintzak
- Gazte jaiak
- Umeendako Gabonetako Parkeak (UGP)
- Ekitaldi tematikoak
- Uraren eguna
- Yincana parte hartzaileak / Humore horia
- Jende askorentzako ekitaldi eta parkeak
- Enpresentzako ate irekien jardunaldiak
- Inaugurazioak, urteurrenak eta street marketing
- Ekitaldi berezien menura BUELTATU



























































































