
- COVID-FREE
- gu geu
- harremanak
- 948 312 555 - 659 093 029
- katalogoa
Disniruñan publiko guztientzako animazioa eskaintzen dugu, ospakizun txikienetatik helduetara. Ideiarik zoroenak eta originalenak, ezkontza ahaztezina izan dadin.
Zuek eta zuen aitabitxiek zeremoniara ustekabean irits zaitezten, segwayak proposatzen dizkizuegu. Gonbidatuak ere ustekabean harrapatu ahal izango dituzue, jatetxera joateko tren turistiko batekin.
Banketearen lekura iritsi ondoren, Disniruñak hainbat jarduera antolatu ahal izango ditu zure ezkontza egunaren festa gogoratuena izan dadin:Orkestra? DJ? Edozein unetan, jar ezazu zure artea eszenatoki gainean. Letrarekin lagunduko zaituzten bi pantaila handi jarriko ditugu. Aukeran, 2.000 abesti baino gehiago: ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz.
Oinetako dotore baina ez hain eroso horiek... Zer iruditzen zaizu oin masaje lasaigarri bat, dantzan dena ematen jarraitzeko? Gonbidatuentzako opari ezin hobea. Atseden apur bat... ospakizun ordu askotarako.
Ezkontza-oturuntza ondoren zain izango dute zezen mekaniko profesionala, gonbidatuak txundituz. Ondo pasatzeko edo lehiatzeko. Oztoporik gabeko sarbidea beharko dugu kamionetarako eta 5.000W-eko argindarra.
Egun handia eta gero... denboraldi bat lekurik onenetan atseden hartzera gure lagun Viajes Divertis agentziarekin.
Osatu eguna kanpoko jarduera harrigarri eta parte hartzaileekin. Erakutsi, denen aurrean, zure punteria arku tiroketarekin, edo sortu lehiaketa txiki bat opariekin.
Egin itzazu festarik dibertigarrienak apar-gomazko kapela eta maskarekin. Banatu itzazu gonbidatuen artean. Animaliak, Star Wars, esku erraldoiak, tematizatuak edo pertsonalizatuak ere!
Areto erromantikoenerako sarrera, ke hodei handi batekin, zuentzat hain berezia den abesti hori entzuten den bitartean. Parte hartzaileak zoratuak utziko dituzue.
Apaindu porexpan, metal, zur edo neonezko letrekin. Tamaina desberdinetakoak, mahai gainean, jardinean edo aretoan jartzeko. Gaueko argazki berezienak, argitutako letren aukerarekin.
Txikienak entretenituak mantenduko dituen sorpresa dibertigarria. Hainbat gai eta tamaina ditugu, haur kopuruaren eta haien adinaren arabera.
Jatetxe mugikor baten agerpena zure ezkontzako edozein unetan gerta daiteke. Adibidez, jaiaren ondoren, aperitiboez edo afari informalaz arduratuz. Osagarri bikaina dira zure ezkontza edo festarako.
Ez zikintzeko pintura bolarik gabeko paintball bat. Babesteko oztopo puzgarriak jartzen ditugu eta prest gaude partidak segurtasun osoz jokatzeko. Armek uneoro esango dituzte geratzen zaizkigun tiro edo bizitzak
Emanaldi osoko Ikuskizun formatuan izan daiteke agertokian. Beste aukera batean, magoa gonbidatuekin nahas daiteke lunchean, eta sortzen diren taldeei magia trikimailu harrigarriak egin diezazkieke.
Banketean txikiei lagunduko diegu, helduak haietaz arduratu beharrik izan ez dezaten eta guztiek ahalik eta gehien goza dezaten.
Ehun bat diseinu, kolore, tamaina eta modelo desberdinak existitzen dira. Erabili globoak askatzeko, aretoa, mahaiak edo dantzaldia apaintzeko. Idei bukagabeak!
Animazioa tailerrak, aurpegi margoketa, globoflexia eta joko erraldoiak. Monitore bakoitzeko haurren ratioa 5ekoa da (adin antzekoak). Zenbat eta monitore gehiago egon, adinak orduan eta desberdinagoak izan ahalko dira. Jarduerak pertsonalizatutak eta egokitutak.
Ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun, fotomatoi gunea muntatzeaz eta jendea gidatzeaz arduratzen gara. Fotomatoia irekia da, kabinarik gabea. Prezioaren barne: argazkiak paperean, hodeian edo USB formatuan deskargatzea, baita ere, logo bat, albuma, argazki euskarria eta atrezzoa.
Konfeti hodei handi bat sortzen du. Aire konprimituko eskuzko kanoi txikiek ez bezala, honek ez du inoiz huts egiten, efektu handiak, ikusgarriak eta iraunkorragoak sortuz. Argi puntu bat beharko da.
Aukerarik onena ezkontza kanpoaldean denean. Ez duzu orkestra, argiztapena eta soinua banaka kontratatu beharko. Gure kamioi eszenatokietan aparteko guztiak sartzen dira, ikuskizunak merezi duen bezala ikus dezan. Disko mugikorra.
Nor ausartzen da 360º-ko bira osoak ematera? Ezusteko sorpresa bat gonbidatu eta ezkongaientzat.
Ekitaldia modu ganberroenean amaitu gure apar festarekin. Publiko ausart guztientzat egokia. Korronte eta ur hartuneak beharko dira.
Bilakatu familia eta lagun arteko ospakizun formal bat, kirol-festa atsegin batean. 5 urtetik aurrerako gonbidatu guztiek erabiltzeko abantaila dauka. 16 jokalari aldi berean, 2 taldetan banatuta.
'Candy bar'-a indarrez gailentzen da mota guztietako ezkontzetan, gozokiak haurrentzat bakarrik delakoaren ideia alde batera utziz. Halako bat ipini nahi duzue zuen ametsetako egunean? Eztei-dantzaren ikuskizun nagusietako bat izango da. Hitza!
Hegazti harrapari bat arduratuko da eraztunak aldarera eramateaz. Gonbidatu guztiak txundituta utziko dituen modu originala.
EZKONTZA ORIGINALETAN zaude. Ikus ditzazkezun beste parke berezi batzuk: