Musika eta ikuskizun harrigarriak

MUSIKA ETA IKUSKIZUNAK

Hainbat eta hainbat aukera dituzten espazioak animatzea eta dinamizatzea, ingurune itxietara nahiz aire zabalekoetara egokitzeko.

  • Espazioaren eta jende kopuruaren beharretara egokitzen gara.
  • KONTSULTATU AUKERA GUZTIAK!

MUSIKA ETA AGERTOKIAK

KARAOKE ELEBIDUNA

Utzi ikusleak txundituta zure “arte-dohainekin”, gure katalogoko abesti bat kantatuz, gaur egungo eta betiko arrakastarik onenekin, 2.000 izenburu baino gehiago dauzkagu (pop, rock, rantxerak…) euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Haririk gabeko mikrofonoekin, soinu-mahaiarekin eta bi pantaila handi abeslarientzat eta publikoarentzat.

Neurriak: 15m2. Potentzia: 3CV; 2200W.

DISKO-MOBIL ETA DJ

Disko-festa eta animazio zerbitzua mota guztietako publikoarentzat, aire librean edo esparru itxietan. Argia eta soinua (3000w-tik 6000w-ra) instalazioa, ekitaldiaren tamainaren arabera. Aukeran: DJ, animatzaileak, apar-festa…

Potentzia: 1,5CV; 1100W-tik 4,5CV; 3310W-ra.

ESZENATOKI HANDIKO KAMIOIA

Erabiltzeko prest dauden argi-kanoiak eta 16000W-ko soinua dituen plataforma haundia. 40m2-ko agertokia + hegoak eta 8m-ko ahoarekin.

Neurriak: 10m luzeera * 2,3m zabalera * 5-7m altuera.
Potentzia: 61CV; 45000W

ESZENATOKI TXIKIKO KAMIOIA

Erabiltzeko prest dauden argi-kanoiak eta 10000W-ko soinua dituen plataforma. 16m2-ko agertokia + hegoak eta 4m-ko ahoarekin.

Neurriak: 5,3m luzeera * 2,3m zabalera * 2,5-4m altuera.
Potentzia: 11CV; 8000W

AGERTOKI MODULARRAK

Lurzoru modularrak, zure beharretara hobekien egokitzen den agertokia edo plataforma sortzeko. 1 m*2 m-ko oholtzak eta altuera erregulagarrikoak.

Neurriak: 2m2-tik 16m2-ra edo gehiago

KARPAK ETA ALTZARIAK

KARPA ZURRUNAK

Aluminiozko egitura zurruneko eta suaren aurkako olanazko karpa modularrak. Kontrapisatuak edo lurrean ainguratuak jar daitezke. Guztiz pertsonalizagarriak, alboekin edo gabe, leihoak, argiak, taberna-barrak...

JAIMA ZURRUNAK

5*5 m-ko jaimak, aluminiozko egitura zurrunarekin eta suaren aurkako olanarekin. Kontrapesatuak edo lurrean ainguratuak jar daitezke. Guztiz pertsonalizagarriak, alboekin edo gabe, leihoak, argiak, taberna-barrak...

JAIMA TOLESGARRIAK

3*3m-ko jaima arin tolesgarriak (harea- edo ur- zakutxoekin kontrapistuak), edozein ekitalditan itzal-zatiak edo eremuak seinaleztatzeko. Ez dira oso gomendagarriak euria edo haizea egiten duenean.

KARPEN DEKORAZIOAK

Ospakizun edo ekitaldi ezberdinak sortzeko aretoak eta karpa barruko espazioen aldaketa eta antolaketa. Dekorazioa eta ekipamendua (argiztapena, aulkien dekorazioa, mahai-zapiak, velumez jantzitako sabaiak...)

METALEZKO ETXOLAK ETA TXOSNAK

Liburu edo artisautza azokak, terrazak eta tabernak sortzeko elementu zurrunak.

ALTZARIAK

Ekitaldi edo herri-bazkarirako behar den apaindura guztia: mahai tolesgarriak, mahai altuak, aulki tolesgarriak, sofak, mostradoreak…

KATERING

PLATERA

Herri-bazkariak, afariak, tapeoak, paella erraldoiak… Altzariak ere behar dituzu? Galde iezaguzu.

100 lagunetik gora.
Potentzia: kontsultatu.

TXOKOLATADA

Neguko askari erakargarriena. Egin berria eta edalontzi berrerabilgarrietan, ekitaldi publikoen araudiak ezartzen duen bezala.

IKUSKIZUNAK

ZUZENEKO MUSIKA

Edozein formatu eta edonorentzat: jotak, rantxerak, klasikoa… Orkestrak, laukoteak, hirukoteak, bikoteak eta gizon orkestra.

HERRI KIROLAK

Hainbat modalitate dituen ikuskizuna (Nafarroan gehien praktikatzen direnak: Aizkorak, harri jasotzea, trontza, lasto altxatzea, sokatira, txingak edo harri-arrastea.) Publiko askorendako.

Neurriak: 200m2. Potentzia: 1CV; 735W.

EGURREZKO LANAK MOTOZERREKIN

Hainbat motozerrarekin egurrean egindako irudi ederrak. Mandatuak onartzen dira. Proba amaitzean, antolatzaileentzat geldituko dira egindako lanak.

FALKONERIA

Gozatu falkoneriaren historiaz, trebatutako hegazti harrapariekin. Ikuskizun zirraragarria probekin, jendearekin elkarreraginean eta photocall-a arranoekin, belatzekin, putreekin…

Neurriak: 70m2. Potentzia: 1CV; 735W.

EUSKAL DANTZAK

Dantza tradizionala bizitza sozial, erlijioso eta ludikoaren zati handia izan da Euskal Herrian, izan ere, ez baitago dantza batekin goretsi edo ospatu ez den ekitaldi edo jairik.

ELURTE ARTIFIZIALAK

Ez dute bustitzen, ezta zikintzen ere eta erraz garbitzen dira. Elur errealista eta ekologikoa sakabanatzeko sistema paregabe batekin. "Fake" elurra, kopo intentsitate eta tamaina erregulagarriekin. Publizitate-iragarkietarako ere eskuragarri.

INDI JONES

Urtero, udako abesti berdina entzuteaz aspertuta, kontinentez kontinente bidaiatuko du abesti galduaren bila eta bide batez, bertako kulturaz jabetuko da. Ikuskizun musikala, antzerki, dantza, kalejira eta koreografiak nahasten dituena, beti ere umorea lagun izanda. Euskeraz edo gazteleraz. Haurrentzako/familientzako ikuskizuna.

NIRE GANBARAN

Ipuin kontaketa, antzerkia eta txotxongiloak nahasten dira, ingurugiroa zaindu beharra eta irakurzaletasuna bultzatzen duen ikuskizuna. Istorio honen protagonistak gure bizitza aldatzen duen liburu horietako bat aurkituko du. 3-8 urteko haurrak. Euskeraz edo gazteleraz.

SABIRÓN KAMALEOIA

Dibertitu nahi du keinu antzerkiaren, magiaren, giñolaren eta umorearen diziplinak maisuki uztartuz. Bere pertsonaien bitartez, begirada konplizeak eta familia osoa biltzen duen giroa bilatzen du. Chipilandia agertokiko kamioiaren aukera.

BAKARIZKETAK

Agustín Jiménez, Gorka Aginagalde, Maribel Salas, Axlor Riezu, Alazne Etxeberria, Enrique Loyola eta lehen mailako beste bakarrizketari asko. Gustu guztietarako ikuskizunak, formatu txiki eta handikoak, edozein aretotara primeran egokitzen direnak. Euskaraz edo gaztelaniaz.

HODEI MAGOA

Formatu txikitik areto edo kaleko ikuskizun handietara, magia tailerrak eta hezkuntza proiektuak. Ekitaldiak pertsonalizatzen eta magiak ematen dizkigun aukerei zukua ateratzen adituak. Beldurra, emozioa, arriskua, barrea, harridura... Euskaraz, gaztelaniaz edo mistoa.

TXEMAREN MAGIA

Jolas oso dinamikoak, loroak eta untxiak bezalako maskota maitagarriekin, amaieran argazki bat atera ahal izateko. Magia superdibertigarri eta parte-hartzaileko hainbat ikuskizun, haurrak eta familiak harrapatuta utziko dituztenak. Gaztelaniaz. Areto edo kalerako.